Joan den azaroaren 18an, FP Barakaldo LHko irakasle eta ikasleek Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn egindako 25-26 Enpresari Ideia eta Proiektu Lehiaketaren irekieran parte hartu zuten.
DEMA-Enpresa Garapenak bultzatutako programa honen helburua ikasleei laneratzeko alternatiba gisa enpresa bat sortzeko aukera hurbiltzea eta Lanbide Heziketan kultura ekintzailea sustatzea da.
Parte-hartzaileek negozio-plan bat garatuko dute, aholkularitza espezializatuaren laguntzarekin, eta beren proiektuak epaimahai baten aurrean defendatuko dituzte.
Gainera, Bizkaiko ikasleen talentua eta sormena aitortuz, 1.500 eurorainoko sariak emango zaizkie ekimenik onenei.





