Joan den abenduaren 3an, Carlos Hilguerak bere ibilbide profesionalari buruzko hitzaldi inspiratzailea eskaintzeko Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak eta Patroigintza eta moda zikloak bisitatu zituen.
Carlosek, 87 eta 89 urteen artean, gure ikastetxean Patroigintza eta moda ikasi zuen eta ordutik ehungintzan ibilbide luzea egin du.
Hizzu eta Aksu bere marka propioak sortu ondoren, ekintzaile gisa eta kirol, mendi eta aisialdiko jantzien fabrikazioan lanean aritu zen 2003. urtera arte. Ondoren, IMPORT ARRASTEko produktuak garatzeko talde teknikoan sartu eta 2025era arte, Astore, Ternua eta Loreak Mendian erreferentziazko markentzat lan egin du.
Bere bisitaldiari esker, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten sektorearen bilakaera, diseinuan berrikuntzak duen garrantzia eta urteetan zehar metatutako esperientzia profesionalaren balioa.






