Joan den azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, La posada de los abrazos – Besarkatuz elkartearentzat dirua biltzeko helburuarekin, FP Barakaldo LHn ekintza solidario bat antolatu zen.
Erakunde honetan sareak sortzearen eta gizarte-bazterkeriako egoeren aurrean aldarrikatzearen aldeko apustua egiten dute. Emakumeei laguntzea abiapuntu gisa hartuta, bizitzeko poza merezi duten bizitzak eraikitzen eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinak lortzen lagundu nahi dute.
Egun honetarako, Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleek lunch bat prestatu zuten, Instalazioa eta altzari-hornikuntza zikloak egindako zurezko bitxiak saldu ziren, eta Estetika eta edergintza zikloak manikura solidarioko maratoi bat egin zuen.
La Posada de los Abrazos – Besarkatuz erakunderako guztira 875€ bildu ziren.
Eskerrik asko guzti hau posible egitearren!





