Pasadan 2026ko urtarrilaren 14an, asteazkena, Baraka Mugi Taldeak, proiektuan parte hartzen duten zentro laguntzaileekin lan jardunaldi bat egin zuen. 180 pertsonatik gora etorri ziren jardunaldia, FP Barakaldo LHko areto nagusian egin zen.
Greenpower Iberiako ordezkaria den Paul Rileyk eta Mantentze industriala zikloko bigarren mailako irakasle eta ikasleek egin zuten aurkezpenean ondorengoak landu ziren:
- Proiektua, zentro laguntzaileei aurkeztu.
- Proiektuari buruzko prestakuntza teknikoa eta logistikoa eman.
- Zentro laguntzaileei, proiektuaren beraien zatia nola kudeatu behar duten azaldu.
Jardunaldia bi saiotan banatuko zen:
- Lehen saioa: 9:45, CEIP Larrea Eskola HLHI eta Mukuxuluba Eskola egon ziren bertan.
- Bigarren saioa: 12:30, IES Antonio Trueba BHI, IES Cruces BHI eta IES Minas BHI egon ziren bertan.
Proiektu ilusionagarri honetan parte hartu eta lan egin ahal izateko egun ederra izan zen.














