Joan den urtarrilaren 13an, Instalatze eta Mantentze Lanak mintegiak Ormazabal Velatiak Boroan (Amorebieta-Etxano) duen lantegia bisitatu zuen. Bisita hori Industria Erronka proiektuaren orokorraren barruan egin zen.
Oraingo honetan, Mekatronika industriala zikloko arratsaldeko txandako ikasleek hainbat enpresetarako, naiz eta bezero nagusia Iberdrola den, banaketa primarioko zeldak muntatzen diren tailerra ezagutzeko aukera izan zuten.
Ikasleek, elementu isolatzaileen eta huts-etengailuen fabrikazio-prozesuak ikusi ahal izan zituzten eta interes handia erakutsi zuten bisita osoan.
Eskerrik asko Ormazabaleko langile guztiei jasotako harreragatik!






