Eraikuntza-proiektuak eta Obra zibileko proiektuak zikloetako ikasleek, Topcon Positioning System enpresako teknikariak diren Mikelek eta Danik emaniko Topcon LN-50 aparatu topografikoaren erabilerari buruzko hitzaldi interesgarrian parte hartu dute.
Saioan zehar, neurketak eta lerrokatzeak azkar eta zehatz egiteko eta topografia proiektuaren eredu digitalekin integratzeko aukera ematen duen, zuinketa digitalerako aparailu berritzaile hau aurkeztu da.
Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte:
- Obrako erabilerak.
- Puntuen zuinketa.
- Eraikuntza-ardatzak eta –elementuak.
- Eraikuntzako eta obra zibileko proiektu errealetan zuzeneko aplikazioa.
Horrelako jarduerek, prestakuntza praktikoa indartu eta ikasleak eraikuntzaren sektorean erabiltzen diren tresna teknologikoetara hurbiltzen dituzte.
Eskerrik asko Mikel eta Dani zuen esperientzia eta ezagutzak partekatzeagatik!







