Senegalen aho-osasunaren sustapena proiektuaren barruan eta berau finantzatzeko, Patroigintza eta modako ikasleek Senegalgo eskola bitara eramango ditugun banbuzko eskuilak sartzeko oialezko estutxeak egin dizkigute.
Diseinu dotorea izateaz gain, funtzionalitatea eta hango ingurura egokitzea ere hartu dute kontuan.
Ez dago hitzik egin duzuen lan guztia eskertzeko!!!
Zuen bihotz zati bat ere eramango dugu bertara!!
Profesional onak eta pertsona hobeak zarete!! 😍






