FP Barakaldo LHko Balioak 4.0 eta adinekoen zaintza integralean erreferentea den Miranda Fundazioak, iragana, oraina eta etorkizun profesionala lotzen dituen belaunaldien arteko topaketa inspiratzaile bat bultzatu dute. Martxoaren 24 eta 27an, ibilbide desberdinak dituzten erretiraturiko pertsonek ikastetxeko hainbat lanbide-familiatako ikasleekin beren bizipenak partekatzen ari dira.
100 urtetik gorako konpromiso soziala duen Miranda Fundazioak, egoitza-zerbitzuen, laguntza-programen eta parte-hartze aktiboa sustatzen duten jardueren bidez adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.
Topaketan honetan, Fabrikazio Mekanikoa, Eraikuntza eta Obra Zibila, Administrazioa eta Finantzak, Osasuna edo Eraikuntza Metalikoak bezalako esparruetan erretiraturiko pertsonek beren lan esperientziaren ekarpena egiten ari dira. Ikasleak, bestalde, lanbide bakoitzaren bilakaera, gainditu diren erronkak eta gaur egun oraindik funtsezkoak diren ikaskuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten ari dira.
Jarduerari esker, aurreko belaunaldietan pilatutako ezagutza baloratzeaz gain, pertsona guztiek ekarpenak egin eta ikasten duten gizarte inklusibo baten garrantzia indartu da.






