Ia urtero egin ohi dutenez, FP Barakaldo LHko ikasleek Getariako Cristobal Balenciaga Museoa bisitatu dute. Museo honek, ikasketa argi eta inspirazio iturri gisa balio duen modaren historian zeharreko ibilbide bat eskaintzen du.
Balenciaga, bere doikuntza, teknikaren erabilera eta perfekzionismoagatik, modaren historian eragin handiena izan duen diseinatzaileetako bat izan da. Sektoreko beste pertsona ospetsu batzuk Balenciaga mirestu zuten. Christian Diorren ustez Balenciaga “gu guztion maisua” zen, Givenchyko Hubertek “goi-mailako joskintzaren arkitektoa” zela esaten zuen eta Coco Chanelen hitzetan “benetako couturier bat” zen.
Museoa, Cristobal Balenciaga bertan jaio zelako dago Getarian. Euskaldun bat modaren erreferente bihurtu izana ohorea da eta ikasleek haren sorkuntzak ikusi eta Euskal coutierraren lan egiteko modua ulertu ahal izan dute. Eskuratutako ikasketa guztietatik, Balenciagak, orduko kanon soziokulturaletatik aldenduz, figura abstraktoak sortu eta emakumearen silueta aldatu izana nabarmentzen dugu.
Cristobal Balenciaga Museoko esperientziak, Cristobal Balenciaga diseinatzaile ikonikoaren lana eta legatua sakon ezagutzeaz gain, ikasketetan eta karreretan etorkizuneko erronkei aurre egiteko ideia eta perspektiba berriak eskaini zizkien ikasleei.
Bukatzeko, bere aipamen ospetsuenetako bat uzten dizuegu: “Jostun bat formaren arkitektoa izan behar da, kolorearen margolaria, harmoniaren aldeko musikaria eta neurriaren filosofoa”.
Plazer bat izan da honelako esperientzia aberasgarria bizitzea! Hurrengo proiektuetan ikasitako guztia nola aplikatuko duten ikusteko gogo handia dugu.
2024/05/17ko bisita
Estetika eta edergintza eta Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloetako ikasleak.
2025/12/09
Patroigintza eta moda zikloko ikasleak.









