Joan den martxoaren 15ean, Baraka Mugi Taldeak, berrikuntzarekin duen konpromisoa erakutsi zuen, Greenpower Iberia zirkuituko hitzordu garrantzitsua den eta Estatu osoko gazteek beraiek diseinatu eta eraikitako ibilgailu elektrikoak probatzen dituzten Bilbao Urban Race 2026an parte hartu zuen.
Ekitaldia eszenatoki paregabea den San Mameseko zelaigunean izan zen eta 28 talde bildu zituen. Hasierako euria gorabehera, giroa ezin hobea izan zen, eta teknologia, talde-lana eta sormena protagonista izan ziren egun batez gozatzeko aukera eman zuen.
Baraka Mugi Taldea bi auto elektrikorekin lehiatu zen. Horietako bat arazo teknikoengatik erretiratu behar izan zen arren, besteak, inplikatutako ikasleen eta irakasleen ahalegin kolektiboa islatzen duen eta merezimendu handikoa den zazpigarren postua lortu zuen.
Zorionak!












