Joan den apirilaren 22an, Gasteizko Europa Jauregia, International LCAMP Week & Open Days 2026 esker, Lanbide Heziketa eta fabrikazio aurreratua bultzatzeko funtsezko gunea eta nazioarteko topagune bihurtu zen. FP Barakaldo LHren ordezkari gisa, Aitor Unamuno (zuzendaritza), Iker Pérez (zuzendariordetza), Maria Undabarrena (nazioartekotzea) eta Leire Diego (berdintasuna) bertaratu ziren, eta ikastetxeak Europako berrikuntzarekin eta lankidetzarekin duen konpromisoa indartu zuten.
LCAMP nazioarteko sare baten parte da, Tknika eta Europako bikaintasun-sarea bezalako erakundeen laguntzarekin, Learning Factories, digitalizazioa eta 4.0 industriari lotutako teknologien benetako inplementazioa sustatzen ditu. Begoña Pedrosa sailburuak inauguratu zuen ekitaldia, Lanbide Heziketa konektatu, malgu eta etorkizunera bideratuaren garrantzia azpimarratuz.
Hitzaldiez aparte, arratsaldean, elkarlaneko hainbat workshop-en bidez, esperientziak partekatu eta ikasleen prestakuntza teknikoa indartzeko bide berriak aztertu ziren. Gune hauek profesionalen, ikastetxeen eta nazioarteko eragileen arteko trukea sustatu zuten.
FP Barakaldo LHk LCAMPn duen presentziak, industriaren eta gizartearen egungo erronkekin lerrokaturiko Lanbide Heziketa inklusibo, berritzaile eta mundura irekiaren aldeko apustua berresten du.






