Materialak eraldatzeko prozesuak eta pieza industrialen fabrikazioa kudea itzazu

Industriarako piezen eta ekipoen ekoizpena antolatzea eta kontrolatzea, automatizazioak eta teknologiak lekua irabazten duten sektore bati egitura-soluzioak emateko funtsezkoa da.

Arlo horretan profesional balioaniztunak behar dira, ekoizpen-prozesuak menderatzeaz gain, produktuen kalitatea eta pertsonen eta ingurumenaren babesa bermatzeko gai direnak.

  • Familia: Fabrikazio mekanikoa

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • kas-ekinezko heziketa duala

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloan, ekipo-ondasunak fabrikatzeko prozesuak ezartzen ikasiko duzu.

Beharrezko hornikuntza zehaztu ondoren, produkzioa programatu ahal izango duzu kudeaketa informatizatuko tresnak erabiliz, eta prozesuan esku hartzen duten zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzeko gai izango zara.

Irteera profesionalak

Metalak transformatzen dituzten industrietan lan egin ahal izango duzu, non piezak sistema informatizatuen eta zenbakizko kontrol bidezko makina-erreminten bidez fabrikatzeko gaitasunak funtsezkoak diren. Industria horiek egiturak eta ekipamendu-ondasunak eraikitzeko azpisektoreak hartzen dituzte, hala nola makina eta ekipo mekanikoak, material elektroniko eta optikoa, edo industria-sektoreko garraio-materiala. Mekanizazio bidezko fabrikazio-prozesuen programazioa menderatzen duten pertsonek honako lanbide-arlo hauetan jardun dezakete:

  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinetako operadoreen arduraduna.
  • Muntatzaileen arduraduna.
  • Zenbakizko kontroleko programazioa (CNC).
  • Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa programatzea (CAM).
  • Sistema automatizatuak programatzea.
  • Produkzioaren programazioa.
  • Mekanizazio-prozesuak gauzatzea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Interpretazio grafikoa132 o.
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa231 o.
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea198 o.
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa165 o.
Produktuen egiaztapena165 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa240 o.
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)40 o.
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa100 o.
Produkzioaren programazioa120 o.
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

* Euskarazko moduluak (B+)

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Tailerrak eta ikasgelak ditugu, zenbakizko kontrol bidezko makina-erremintez eta beste sistema automatiko batzuez hornituak, eta ikasleei egoera problematikoak planteatzen dizkiegu, lankidetzaren bidez erronkei aurre egiteko. Gainera, norberak ekoitzitako bideo didaktikoen bidez, ikasgelatik kanpoko ikaskuntza errazten dugu, ikastetxeko lan praktikoari garrantzi handiagoa emateko.

Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez. Hona hemen Barakaldoko LHn garatutako proiektuen adibide batzuk:

  • Mandrino mikrometriko baten diseinua eta fabrikazioa.
  • Doitzeak dituen altzairuzko puzzlea.
  • Autokarabanaren segurtasun-sarraila.
  • Itsuentzako makila, hurbiltasun-detektagailuarekin.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Fabricación Mecánica - FP Barakaldo LH

Mekanizazioa (EM)
Fabrikazio Mekanikoa

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mekatronika industriala (GM)
Instalatze eta Mantentze Lanak

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa irudietan

Barakaldoko LHn, ikasleak sektore metalmekanikoko piezak fabrikatzeko prozesuko lanetan prestatzeko beharrezkoak diren tresnez hornitutako gelak ditugu. Gure tailerrek eta automatizazio-gelek fabrikazio mekanikoko makina ugari dituzte:

  • Tornu paraleloak eta fresatzeko makina unibertsalak eta bertikalak, display digitala dutenak.
  • Artezteko makina tangentziala eta zilindrikoa.
  • Hari eta sartze bidezko elektrohigadurako makinak.
  • Zenbakizko kontroleko mekanizazio-zentroak (CNC), Heidenhain eta Fagor kontrolak dituztenak.
  • Fanuc eta Fagor kontrolak dituzten CNC tornuak.
  • CNC makina didaktikoak.
  • Tenplatzeko labea.
  • Panel pneumatikoak, elektropneumatikoak eta hidraulikoak eta PLCak.
  • 3D inprimagailua.
  • Laser bidez markatzeko makina.
  • Zutabe-zulagailuak.

Gainera, simulaziorako, piezen diseinurako eta zenbakizko kontrolerako software eguneratua dugu, eta horietako batzuk ikasleen eskura jartzen ditugu urruneko mahaigain baten bidez, ikasgela barruan zein kanpoan ikaskuntza errazteko. Besteak beste, software hauek ditugu: Siemens NX CAD/CAM/CAE, Festo Fluidsim, eta Heidenhain TNC320, Fagor CNC, WinUnisoft eta Fanuc simulagailuak.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak