Diseinura egokitutako patroiak egin eta industria-produkzioko prozesuak teknikoki antola itzazu

Modaren mundurako, ezinbestekoa da bere sorkuntzen bidez estilo, ideia eta ikuspegi berriak ekarriko dituzten jantzien diseinu, patroigintza eta jantzigintzako profesionalak izatea.

Patroiak trazatzen eta eskalatzen aritzen diren pertsonak ezinbestekoak dira ehungintzan aritzen diren edozein enpresatan, prêt à porter ataletik hasi eta goi-mailako joskintzara arte. Patroigintzan, jantzigintzan eta produkzio-prozesuen kudeaketan trebetasunak dituzten pertsona horiek ezinbestekoak dira modaren industrian.

  • Familia: Patroigintza eta Moda

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze ertain-altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Patroigintza eta moda xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Patroigintza eta moda zikloan, diseinuaren beharretara egokituz patroiak egiten eta haien eskalatzea definitzen ikasiko duzu, eta mota guztietako jantzien, oinetakoen eta osagarrien produkzioa planifikatu ahal izango duzu, haien kalitatea ziurtatuz.

Gai izango zara ehungintzako, larrugintzako eta larrukigintzako produktuak diseinatzeko eta lantzeko, eta haiek egiteko beharrezko prozesuak definitu eta gauzatuko dituzu, prototipoak sortzen direnetik bilduma oso bat merkaturatu arte.

Irteera profesionalak

Ehungintzako eta larrugintzako produktuen jantzigintza industrialaren sektorean lan egin ahal izango duzu, patroiak eginez eta produkzioa kudeatzeko funtzioak garatuz.

Modaren munduan, hainbat materialekin lan egiteko (ehunak, larruak, etab.), jantzigintza-teknika ugari menderatzen dituzten profesional balioaniztunak behar dira, programa informatizatuekin lagundutako diseinua eta patroigintza ere egiteko gai direnak.
Patroigintzan espezializatutako pertsonek sektoreko arlo hauetan jardun dezakete:

  • CAD/CAM bidezko patroigintzako diseinatzaile teknikoa
  • Jantzigintzako produktuen garatzailea
  • Bulego teknikoko arduraduna
  • Modelatzailea – patroigilea – eskalatzailea
  • Jantzigile industriala
  • Jantzigintzako kalitate-kontroleko teknikaria
  • Antolaketako teknikaria
  • Fabrikazio-burua
  • Kalitate-burua
  • Atalburua
  • Taldeburua

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak165 o.
Jantzigintzako teknikak198 o.
Jantzigintza industrialeko prozesuak165 o.
Moda eta joerak132 o.
Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala231 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa100 o.
Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua100 o.
Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia100 o.
Prototipoak egitea100 o.
Patroien industrializazioa eta eskalatzea100 o.
Patroigintzako eta modako proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Patroigintza-, ebaketa- eta joskintza-makinez hornitutako tailerrei eta diseinu-programekin informatizatutako gelei esker, egoera problematikoak planteatzen zaizkie ikasleei, elkarlanaren bidez konpon ditzaten.

Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez.

Lehen kurtsotik, ikasleek jantzien bilduma bat diseinatzeko eta egiteko proiektuak egingo dituzte. Gero, bilduma hori modako desfiletan aurkeztuko dute.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


InLan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Patroigintza eta moda irudietan

Barakaldo LHn patroigintzako eta prototipoak egiteko tailer bat dugu, jantziak ebaki, egin eta akabatzeko beharrezko industria-makinez hornitua.
Gainera, ikasgela informatizatuan, berariazko programa informatikoak ditugu, ikasleek ordenagailuz lagundutako diseinua eta patroigintza ikas ditzaten.
Besteak beste, makina hauek daude lantegian:

  • Orratz bateko makina lauak.
  • Arraste hirukoitzeko makinak.
  • Owerlocks (OWs).
  • Puntada ikusezineko makina (barrenak).
  • Botoi-zuloak egiteko makina.
  • Botoien makina.
  • Estalgailua.
  • Ehunak ebakitzeko makinak.
  • Xurgapena duten industria-plantxak.
  • Termofinkatzailea.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak