Behe-tentsioko sare elektrikoak, domotika eta telekomunikazio-ekipoak diseinatu eta instala itzazu

Elektrizitatearen sektoreak behe-tentsioko instalazio elektroteknikoetako profesionalak behar ditu azpiegitura eta sistema automatizatuak konektatzeko, sare elektriko orokorren garapenetik hasi eta telekomunikazioetako eta domotikako azpiegituren konfigurazioraino.

Trebetasun horiek direla eta, profesional balioaniztun bihurtzen dira ekipo elektrikoak instalatzen adituak direnak, eta industriak asko eskatzen ditu.

  • Familia: Elektrizitatea eta Elektronika

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak zikloan, behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzen ikasiko duzu; horretarako, horiek diseinatzeko dokumentazio teknikoa kudeatuko duzu, eta ekipoen muntaia eta mantentze-lanak gainbegiratuko dituzu. Halaber, etxebizitzetan eta eraikinetan antenak, telefonia, domotika eta beste sistema automatizatu batzuk konfiguratzeko eta doitzeko gai izango zara, hari gabeko konexioak eta teknologiak menderatuz. Beharrezko ekipoak zeintzuk diren erabaki ondoren, instalazioa probatu eta martxan jarriko duzu ezarritako beharren arabera, muntaiaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatuta.

Gainera, ziklo honek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko gaitzen zaitu, eta behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela lortzeko behar diren ezagutzak jasoko dituzu, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.

Irteera profesionalak

Elektrizitatearen, telekomunikazioen eta domotikaren sektoreetan lan egin ahal izango duzu, behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen profesional gisa, eraikinetan eta bere ingurunean muntatzeko eta konfiguratzeko proiektuak garatuz. Eremu horiekin lotutako zereginak sare elektrikoak prest jartzetik etxe adimendunak sistema domotiko eta automatizatuen bidez konfiguratzera doaz. Beraz, ekipo horien instalazioa menderatzen duten pertsonek honako lanbide-arlo hauetan jardun dezakete:

  • Proiektu elektroteknikoen garapena.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazio-instalazioak koordinatzea.
  • Tresneria eta instalazio domotiko eta automatizatuak gainbegiratzea eta kontrolatzea.
  • Kanpoko argiteria-instalazioak gainbegiratzea.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta kanpoko argiteriako obrak koordinatzea eta gainbegiratzea.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoak instalatzea (instalatzaile baimenduaren agiria).
  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.
  • Instalazio elektroteknikoak mantentzeko lanak kudeatzea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa606
Sistema eta zirkuitu elektrikoak15015
Instalazio elektrikoen konfigurazioa18018
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak15015
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak18018
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I1200
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa600

2. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa6336
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen8476
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak12654
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa10555
Ingeles profesional630
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II630
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna420
Proiektu intermodularra (50o)00
Hautazko modulua(k)840

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Instalazio elektrikoen tailerrak eta sareak diseinatzeko eta simulatzeko softwarea duten gelak ditugu. Horiei esker, egoera problematikoak planteatzen dizkiegu ikasleei, lankidetza-lanaren bidez proiektuari soluzioa emateko.

Metodologia honekin, inguruko enpresetara egiten ditugun bisiten bidez gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Instalazio elektrikoak eta automatikoak (EM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Automatizazioa eta robotika industriala (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak irudietan

Barakaldoko LHn automatismoz, sistema domotikoz eta hari gabeko teknologiez hornitutako elektrizitateko ikasgela-tailerrak ditugu. Instalazio hauekin, ikasleek sare elektrikoak eta tresneria automatikoak diseinatzen eta doitzen ikasiko dute, bai aplikazio informatizatuak erabiliz, bai ikastetxean erabiltzen diren teknologia modernoekin praktikak eginez. Hona hemen eskura ditugun ekipo batzuk:

  • Haririk gabeko Z-Wave eta Zigbee teknologiak.
  • Gauzen Internet (IoT) domotikari aplikatuta.
  • EIB- KNX bus-sistemak.
  • Industriako automatismo kableatuak.
  • Simulazioko askotariko softwarea.
  • Automatismo elektrikoak eta pneumatikoak.
  • Antenak eta bideo-atezainak.
  • Automata programagarriak.
  • Erdi-tentsioko laneko arriskuak prebenitzeko ekipoa (neurtzeko eta erreskatatzeko pertikak).

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak