Automatizazio eta Robotika industrialeko zikloan garatzen den proiektu honen helburuetariko bat, metodologia berritzaile eta aktiboen bidez, industria 4.0 teknologiak aztertuz, ikasle eta irakasleen konpetentzia profesionalak garatzea da. Robotika autonomoa, robotika kolaboratiboa, bisio artifiziala, zibersegurtasuna eta IoT (internet of things) erabilita, enpresa barneko intralogistika simulatuko da.
Jakintza hori ikasleei helarazteko, ondoren, erronka intermodular kolaboratibo bat sortuko da.