Eraikuntza metalikoak zikloko ikasleek, ETHAZI metodologian oinarrituriko erronka baten bidez eta jasangarritasunaren eta baliabide hidrikoen berrerabileraren aldeko apustua eginez, euri-ura biltzeko eta gordetzeko metal depositu bat diseinatu eta fabrikatu dute.
Erronkan, ondorengoak landu dira:
- Egitura metalikoen diseinua eta fabrikazioa.
- Deposituaren estankotasuna eta funtzionaltasuna.
- Uraren erabilera arduratsua.
Bildutako ura honetarako erabili daiteke:
- Ureztatzea.
- Garbiketa.
- Ura eskuratzeko zailtasunak dituzten eremuak.
Lanbide Heziketan ingurumen-inpaktu positiboa duten benetako proiektuak egiten direla eta euria baliabide erabilgarri bihurtzen ikasten dela frogatu dugu.







