Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko lehen mailako ikasleek mekanizazio-tailerreko fresatzeko makinetan dauden moduko ardatz hariztatuak egiteko erronkari ekin diote. Aurreko erronka batean diseinatutako ardatz hariztatuak erabiliz, ikasleek euskarriak diseinatu eta mekanizatu dituzte, sistemaren mugimendua ahalbidetuko duen motor bat akoplatu ahal izateko.
Moduluen arteko elkarlana beharrezkoa izan duen erronka hau, hirugarren ebaluaketan gauzatu da. Moduluak hurrengo hauek izan dira: interpretazio grafikoa, prozesuen definizioa, mekanizazioa eta konformazioa, kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa, produktuen egiaztapena eta fabrikazio-prozesuen gauzatzea.
Bigarren mailan ikasleek proiektu honetan lanean jarraitzea da helburua, mekanismo berriak egokitzeko eta sistema automatizatua hobetzeko.
Zorionak emaitza bikainagatik eta ikasten jarraitzeagatik!