Bilboko Ingeniaritza Eskolan Formula Student Bizkaia (FSB) proiektua garatzen da. Proiektu horretan, urtero, nazioarteko lehiaketetan lehiatuko duen monoplaza elektriko bat diseinatu eta fabrikatzen da.
Hiru irakasle grinatsuk gidatutako proiektu hau, hainbat gradu eta masterren parte-hartze sutsuarekin, irakaskuntza izaeragatik ez ezik, irabazi asmorik gabeko ikuspegiagatik eta hamarkada batean zehar 400 ikasle baino gehiagoren garapenean izan duen inpaktu esanguratsuagatik ere nabarmentzen da.
FSBko ikasle eta irakasleen borondatezko konpromisoari esker, ekimen paregabea da, unibertsitateko ikasketa-plan tradizionaletatik urrun dagoena eta ingeniaritza-enpresa baten dinamika simulatzen duen esperientzia praktikoa eskaintzen duena.
FSBk funtsezko hiru helburu finkatu ditu:
- Prestakuntza integrala.
- Talentua sustatzea.
- Enplegagarritasuna erraztea.
FP Barakaldo LHko Fabrikazio Mekanikoko Mintegiak, Formula Student proiektuarekin kolaboratzen du urtero, bere monoplazarako piezak fabrikatuz.
Formula Student Bizkaia 2024
Joan den azaroaren 30ean, Formula Studenteko taldea Barakaldoko BECen izan zen, aurtengo prototipo berriari begira proba batzuk egiten, FSB 2024 monoplaza.
Monoplazak, gurpilean dauden lau motorreko sistema du eta 600 V-tako bateria bati ezker elikatzen da. Horrela, 190ZP-ko potentzia garatu dezake (140 kW).
Monoplazak, Silvertone-ko (FSUK) eta Montmelo-ko (FSS) Formula Student lehiaketetan lehiatuko da aurtengo uztailean eta abuztuan.