Mekanizazioko zikloko 2. mailako ikasleak, gure tailerretako tornuetan duten trebetasuna probatzen duen erronkan lanean ibili dira.
Proiektua, mekanismo pneumatiko batez lagundutako buru autozentratzailearen diseinu eta fabrikazioa egitean datza. Lan horri esker, beraien jakintza teorikoak praktikan aplikatu ahal izan dituzte, eta horrela, lan ingurunean edukiko dituzten erronkei, lan eta ahaleginarekin, aurre egin ahal dietela erakutsi diegu.
Zorionak egindako ahaleginagatik eta lortutako lorpenagatik!