Estetika eta edergintza eta Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloetako ikasleek, sormena, teknika eta talde-lana uztartzen dituzten bi jarduerarekin urrats garrantzitsua eman dute beren prestakuntza-prozesuan.
Estetika eta edergintza zikloko ikasleek beraien lehen zahartze-makillajea egin dute. Praktika horri esker, efektu bisualen bidez aurpegiko ezaugarriak nola eraldatzen diren ulertu eta karakterizaziorako produktu espezifikoak menderatzen hasi dira. Esperientzia hori, irizpide profesionala garatzeko eta proposamen bakoitza behar eszeniko edo ikus-entzunezko desberdinetara egokitzen ikasteko funtsezkoa da.
Bestalde, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloko bigarren mailako taldeak, saioaren plangintzatik hasi eta azken ediziora arte, erretratu argazkia landu du. Argiztapenarekin eta enkoadraketekin esperimentatu dute, eta irudiaren bidez identitate pertsonala edo korporatiboa nola indartu aztertu dute.
Lan ederra!








