Instalazio eta Altzari-hornikuntzako ikasleek proposatu genien azken proiektua soberan gainditu dute.
Zentroko erabilera anitzeko berrikuntza proiektuaren barnean eskaturiko lana izan da, eta zurgintzako ikasleek sukalde oso bat diseinatu eta muntatu dute gure areto nagusian.
Proiektu honek, ikasleen trebetasunak praktikan jartzeaz gain, espazioa ere hobetu du, funtzionalki eta bisualki estetikoagoa bihurtuz. Gune desberdinak bereizteko, pagoz eginiko bionbo bat jarri dute.
Sukaldean ontziak garbitzeko lekua eta janaria berotzeko gailuak daude. Gainera, fresaturiko bi koloretako taula bat jarri da horman dekorazio moduan, zuhaitz baten adarrak irudikatzen dituena.
Proiektu hau bikaina iruditzen zaigu, bai sukaldea behar bezala eraikitzea lortzeagatik, eta bai detaile guztiak kontuan hartzeagatik. Zorionak!