Pasadan otsailaren 20an, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloko lehen kurtsoko ikasleek Denboraren makina erronkarekin sormen esperientzia bizi izan zuten. 1900. urtetik 1990. urtea arteko hamarka bakoitzeko estilo garrantzitsuenak ikertu ondoren, taldeak, funtsezko lau 20, 40, 60 eta 80. hamarkadak aukeratu, berrinterpretatu eta eredu errealen bidez praktikan jarri zituen.
Talde bakoitzak, garai bakoitzaren funtsa zintzo islatzeko helburuarekin, jantziak, makillajea, ile-apainketa eta jarrera zainduz, estilismo oso bat landu zuen. Jarduerak, gaitasun teknikoak ez ezik, analisi estetikoa egiteko gaitasuna eta ikasleen lankidetza ere indartu zituen.
Emaitzak aurkezteko, FP Barakaldo LHko gela interaktiboetako bat aukeratu zuten. Ikerketa historikoak, sormenak eta teknologia uztartzeak, erronka, prestakuntza-esperientzia aberasgarri eta motibagarri bihurtu zuen.








