Tknika zentroaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak LHko ikastetxeetan ikerketa eta berrikuntza aplikatua bultzatzea du helburu. Horretarako, 2014/2015 ikasturtean TKgune ekimena sortu zen, LHko ikastetxeen eta enpresen artean bi norabideko ezagutza transferitzeko sarea, EAE osoko LHko zentroek osatua, eta ETEekin berrikuntza-proiektuak garatzea eta irakasleen eta ikasleen ezagutzak eguneratzea helburu duena.

Lankidetza horien bidez, gure azpiegitura eta gure irakasleen ezagutza enpresen esku jartzen dugu, eta, aldi berean, enpresen egungo beharrak ikasi, eta horrela, gure taldearen gaitasunak hobetzen ditugu. Proiektu horien garapenari esker sortutako edukiak enpresetan zein LHko zentroetan zabaltzen dira, bi erakundeen artean ezagutza-trukea egon dadin.

Gure TKgune proiektuak

Barakaldo LHIIk, TKgune sarearen barruan, proiektu ugari garatu ditu gure inguruko enpresekin, ezagutza partekatuz eta zentroaren berrikuntza eta eguneratze zientifiko-teknologikoa bultzatuz.

Administrazioa eta kudeaketa

Webgune korporatiboak (Psikologiako kabinetea WordPressekin,…).
Denda birtualak (Fruta-denda taldea Prestashopekin).
Langileak prestatzeko plataforma (ESK).
Mahaigain birtualak.
Telelana antolatzea.
ERP moduluak.
BATUZera eta Tikect BAIra egokitzea saltoki txikietarako (Parafarmazia, Bitxigintza, Loradenda, Ostalaritza, Artisautza, Logistika…).
SolidWorks ERP Odoo-rekin integratzea.
Fakturazio-softwarea aduana-baldintzetara egokitzea.
Lizitazioetarako aholkularitza.
Merkataritzako eta ostalaritzako STa.
Langileak hautatzeko aholkularitza.

Elektrizitatea eta elektronika

Roboten bidez paletizatzea eta pilatzea.
Koadro elektrikoak diseinatzea, muntatzea eta kableatzea.
Piezak robotekin elikatzea eta ateratzea mekanizazio-makinetan.
PLC eta/edo robot bidezko lineen automatizazioa.
Arduinoren prototipoa, PLC.

Fabrikazio mekanikoa

3D modelatzea.
Prototipo konbentzionalak.
Fabrikazio gehigarriko prototipoak.
Dimentsioen egiaztapena.

Soldadura

3D modelatzea.
Bizikleten zerbitzurako metalezko egitura pertsonalizatua.
Soldadurako eta galdaragintzako zereginetarako eskakizunak aztertzea.

Tkgune sarea

EAE osoko LHko 40 ikastetxek baino gehiagok osatzen dugu lankidetza-sare hori, eta 4.000 enpresa baino gehiagorekin garatu ditugu berrikuntza-proiektuak.

TKgunek eskaintzen dizun guztia ezagutu nahi duzu?

Barakaldo LHrekin proiektu bat garatu nahi dut