Baraka Mugi Taldeak 2026ko maiatzaren 6an, Los Arcosen egingo den F24 eta F24+ mugikortasun jasangarriko lasterketetan parte hartuko du. Lasterketa honetara, lehen aldiz, tailer mugikor eta gela ibiltari gisa darabilten autobus historikoa eramango dute.
Energia berriztagarrien aldeko lasterketa
Baraka Mugi Taldea Greenpower proiektuaren parte da eta proiektu honen helburua, mugikortasun jasangarriaren bidez gazteak STEAM arloetara hurbiltzea da. Los Arcoseko lasterketa, ibilgailu elektrikoak eramango duen Insta360º kamerari esker, Baraka Mugi Taldearen YouTubeko kanalean zuzenean ikusi ahal izango da.
65 pertsona baino gehiago elkartuko dira
Guztira, lasterketara, ikasle eta irakasleak kontutan hartuta eta Baraka Mugi proiektuaren inguruan sortu den komunitate sendoa erakutsiz, 65 pertsona baino gehiago joango dira:
- IES Cruces BHI: 45 pertsona.
- IES Minas BHI: 12 pertsona.
- FP Barakaldo LH: 6 pertsona.
Kotxe gidariak
- F24+ lasterketa (11:30): Lasterketa honetan, Baraka Mugi Taldearen kotxea gidatzen, Mekatronika industrialeko ikaslea den Yanina Araujo egongo da.
- F24 lasterketa (13:00): Lasterketa honetan, Baraka Mugi Taldearen kotxea gidatzen IES Minas BHIko eta IES Gurutzeta BHIko ikasleak txandakatuko dira.
Autobus historikoa: lehen irteera
Los Arcos-en, Baraka Mugi Taldearen ikur bihurtu den autobus zahar berreskuratua ere egongo da. 30 urte baino gehiago dituen ibilgailu hau ikasleek eraldatu dute:
- Aula mugikor gisa erabiltzeko.
- Taller mugikor gisa lasterketetan.
- Ekoizpen audiobisualerako espazio gisa.
Lasterketan zehar ikasleek unean bertan datuak eta telemetria ikusi ahal izateko, autobusean pantaila bat egongo da. Proiektuaren bilakaeran mugarri garrantzitsua da, hau baita autobusa lasterketa batera eramango den lehen aldia.
Lasterketa eguneko agenda
- 8:30 Taldeak iritsi eta erregistratu.
- 9:00 Ibilgailuen azterketa teknikoa.
- 9:30 Team Briefing eta pistatik paseatzea.
- 10:00 Praktika saioa.
- 11:00 F24+ lasterketarako ibilgailuen prestaketa.
- 11:20 Pre-Race Photocall
- 11:30 F24+ mugikortasun jasangarriko lasterketa.
- 12:30 F24 lasterketarako ibilgailuen prestaketa.
- 13:00 F24 mugikortasun jasangarriko lasterketa.
- 15:00 Lasterketen sariak eta Additional Awards.









