FP Barakaldo LHk, auto elektrikoen diseinu eta lehiaketaren bidez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika arloetako (STEAM) bokazioak bultzatzen dituen nazioarteko Greenpower erronkarekin bat egin du.
Proiektua
Ikasturte honetan, Barakaldoko beste bost ikastetxerekin batera (IES Antonio Trueba BHI, IES Cruces BHI, IES Minas BHI, CEIP Larrea Eskola HLHI, Mukuxuluba Eskola) eta Barakaldoko Udalaren laguntzarekin Baraka Mugi Taldeak bere ibilgailuarekin lehiatuko du Greenpower zirkuituan. Mekatronika industriala zikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek osatzen dute taldea eta autoa zerotik diseinatzen eta eraikitzen lan egiten dute. Greenpower Iberia nazioarteko 2.500 ekipo baino gehiago dituen sare global baten parte da, eta lasterketen finalak Goodwood bezalako zirkuitu enblematikoetan ospatzen dira.
Talde-lana, sormena eta jasangarritasuna sustatzen dituen proiektua da hau.
2026/05/6 – Los Arcos-en lasterketa
Baraka Mugi Taldeak 2026ko maiatzaren 6an, Los Arcosen egingo den F24 eta F24+ mugikortasun jasangarriko lasterketetan parte hartuko du. Albiste honetan lasterketa honi buruzko informazio gehiago duzu.
2026/03/11 – Muntaketa osoa ikasgela interaktiboan
Baraka Mugi taldeak, estatuan zehar hainbat lasterketatan parte harturiko eta parte hartzeko erabiliko duen GreenPower proiektuko auto elektrikoaren muntaketa osoa egin du. Hainbat ziklotako ikasleek parte hartu dute ibilgailuaren muntaketan eta FP Barakaldo LHko ikasgela interaktiboa erabili dute tailer gisa.
2026/01/14 – Zentro laguntzaileekin jardunaldia
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 14an, Baraka Mugi Taldeak, proiektuan parte hartzen duten zentro laguntzaileekin lan jardunaldi bat egingo du. Albiste honetan jardunaldiari buruzko informazio gehiago duzu.
2025/12/01 – Cartagenako zirkuituko lasterketa
Abenduaren 1ean Baraka Mugi Taldeak auto elektrikoarekin Cartagenako abiadura-zirkuituan parte hartu zuen. Parte hartzen zuten autoen mailagatik lasterketa nahiko lehiatua izan zen eta 10 parte-hartzailetik 6. postua lortu zuten. Lorpen izan zen!
2025/10/30 – Komunikabideei aurkezpena
Gaur, 2025eko urriaren 30ean, Baraka Mugi Taldeak proiektua aurkeztu die komunikabideei. Albiste honetan aurkezpenari buruzko informazio gehiago duzu.
2025/10/29 – Minas Ikastetxeari aurkezpena
Gaur 2025eko urriak 29, Baraka Mugi Taldeak, Azaroaren 3an, Los Arcos-en (Nafarroa) ibilgailu elektrikoarekin egingo duten lasterketaren azalpenak eman dizkiete Barakaldoko Minas Ikastetxeko ikasleei.
Batzar honek, proiektuaren jakintzak eta aurrerapenak plazaratzeko beta eman die.
2025/10/05 – Reinosako lasterketa
Aurreko urriaren 5ean Reinosan egon ginen, ibilgailu elektrikoa lehen aldiz probatzen, lasterketa baten. Nahiz eta hasieran arazoak izan genituen, dauzkagun ikasle finekin, azkar baten egin genien aurre ezustekoei, arazoak konpondu eta lasterketa bukatu genuen.
Reinosan, karrozeria politenari lehen saria eman ziguten. Gainera lasterketan zehar gure ibilgailu elektrikoak izan zuen jokaera eta emaitza ikusita, ibilgailuari hobekuntzak egin eta hurrengo lasterketara joateko gogotsu gaude.
Gora Baraka Mugi Taldea!
















