Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, gure ikastetxeak Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza Sailetik erronka bat antolatu du 1. mailako ikasleekin.
Aurten, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak ehun zirkular eta iraunkorrak ditu helburu; horregatik, interesgarria da ehunen erabilera iraunkorra eta horien ziklo-itxierak sustatzen dituzten ekintzak lortzeko egindako erronkari balioa ematea